Skip to main content

«Euskararen Etxea, plazara» erakusketa ibiltaria BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolara iritsi da

25 Iraila 2025

“Euskararen Etxea, plazara” erakusketa ibiltariak bere bidea BAMera iritsi da eta bi hilabete izango da ikusgai gure unibertsitate eskolako korridoreetan. 

Erakusketa hau Euskararen Etxeak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, BAMen laguntzarekin, antolatu dute, eta hasiera ekitaldi ofiziala egingo da irailaren 30ean, Aldundiko ordezkariak, Euskararen Etxeko zuzendaria, eta BAMeko zuzendaritzaren aurkezpenarekin. Bi hilabetez izango da zabalik, goizeko 9etatik arratsaldeko 7etara.

Erakusketa Bilboko Euskararen Etxean kokatutako Euskararen Interpretazio Zentroaren lagin bat da, zentroko edukietatik abiatuta ondu baita. Zentro berria 2023ko otsailean inauguratu zen, eta Kirmen Uribek eta Patxi Baztarrikak osatutako talde zientifikoaren lanaren emaitza da, baita hirurogei erakunde eta partikular baino gehiagoren parte-hartzearen emaitza ere, elkarlaneko proiektua baita Euskararen Interpretazio Zentro berritua.

"EUSKARAREN ETXEA, PLAZARA" ERAKUSKETA

Euskararen Etxea, plazara erakusketaren bidez, Euskararen Etxeak bere hormak gainditu eta Interpretazio Zentroaren edukien lagin txiki bat aurkeztu nahi du, eta herritarrak bere egoitzara hurbiltzera gonbidatu nahi ditu, bisita esperimentala eta ludiko batetik abiatuta, bisitariak euskararen izaera poliedrikoan murgildu daitezen.

Euskararen Etxea, plazara erakusketaren helburua da euskara, antzinako hizkuntza izateaz gain, gaztea, zirraragarria eta eraikitzen ari den hizkuntza dela ezagutaraztea, eta baita munduko hizkuntza-aniztasunaren parte dela ere nabarmentzea.

Horretarako, erakusketak askotariko edukiak biltzen ditu, besteak beste, euskararen egunez eguneko egoeraz ohartarazten duten datuak, euskararen historia josi duten pertsonaia eta gertaerak, euskararen etorkizunerako erronkak edo euskal kulturaren aberastasuna eta kalitatea islatzen duten edukiak.

Horrekin batera, erakusketak egingo duen bidean tokian tokiko ezaugarri eta datuak ere erakutsiko ditu, udalerri edo erakundeekin lankidetzak gauzatuko baitira, beren ezaugarri eta ñabardunak erakusteko asmoz. Hala, BAMek 75 urteko historian zehar euskararen normalizazioari eta irakaskuntzaren hobekuntzari maisu-maistren prestakuntzan egindako ekarpena ere batu ditu erakusketak, eta hemen dagoen artean, hezkuntza-komunitateak euskara nola bizi duen erakutsiko du.

Horretaz gainera, bisitariek haien testigantzak ere utzi ahalko dituzte bisitariek euskararekin duten harremana aztertzea xede duen harien jolas baten bitartez, bai eta galdera irekien bidez.

Informazio gehiago:

www.euskararenetxea.eus

 



Latest Articles