Skip to main content

Liburutegia

BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolako Liburutegia ikaskuntzarako, irakaskuntzarako, ikerketarako eta eskola osoaren funtzionamenduarekin eta kudeaketarekin lotutako jardueretarako baliabide-zentroa da.

Ikasle, irakasle eta ikertzaileei lanerako behar dituzten informazio-baliabideak eskaintzea du helburu, eta orobat, erraztasunak ematea hezkuntzarekin eta irakasle-ikasketetako espezialitate eta aipamen bakoitzarekin lotuta, hautatu, inbentariatu, katalogatu eta sailkatu diren baliabide horiek eskuratu, ezagutu, hedatu eta erabiltzeko.

Liburutegia eraikinaren beheko solairuan dago, irakurtzeko eta ikasteko hainbat gela ditu, eta euskarri ezberdinetan dauden 37.000 liburuki baino gehiago ditu, didaktika orokorraren eta didaktika aplikatuen arloan, bai eta psikopedagogia arloan espezializatuta.

INFORMAZIO GEHIAGO

  • Non: Eraikinaren beheko solairuan (003 ikasgela)
  • Ordutegia:
    • Astelehenetik ostegunera: 8.30 – 13:30; 14:00 – 16:30
    • Ostiraletan: 8:30  – 15:30
    • Iraila eta uztaila: 8:30 – 15:30

LIBURUTEGIA ERABILTZEKO GIDAK

This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
MAILEGUAREN BALDINTZAK
  • Obrak maileguan eraman daitezke etxera eskolako txartelarekin.
  • Txartela pertsonala eta besterenezina da, eta norbera da mailegatutako materialaren arduraduna itzuli arte.
  • Maileguetatik kanpo daude balio bereziko liburuak, erreferentziazko lanak (hiztegiak eta entziklopediak), aldizkako argitalpenak (aldizkariak) eta material bereziak.
MAILEGUAREN ALDIA

Eramateko mailegua

Aleak

Epea

Erreserbak

Ikasleak

5

7

2

Ikasle ohiak

2

7

0

Irakasleak eta AZL

40

90

10

MAILEGUAK BERRITU
  • Entregatzeko epea amaitu baino bi egun lehenago berritu daiteke mailegua, baldin eta obra beste erabiltzaile batek erreserbatuta ez badu eta interesdunak zigorrik ez badu.
  • Mailegua berritzeko profil pertsonalean identifikatu behar da, “Nire liburutegia” atalean sartuta.
ERRESERBAK
  • Erabilgarri ez dauden bi material erreserbatu daitezke gehienez, hau da, beste erabiltzaile batek maileguan ez dituenak.
  • Itzuli ondoren, bi egunez zure eskura egongo direla jakinarazten dizugu.
MAILEGUAK ITZULI

Itzulketa justifikaziorik gabe atzeratzen bada, mailegu-eskubidea eten egingo da, berandutze-denborarekin bat datorren egun kopuruan. Gutxienez egutegiko hiru eguneko isuna ezarri da itzulketa atzeratzen den egun bakoitzeko, eta maileguan dauden dokumentuen kopuruaz biderkatu da.