Skip to main content

Boluntariotza azoka: konpromisoa eta elkartasuna irakasleen hasierako prestakuntzan

03 Urria 2025

Gure unibertsitatea boluntariotzako 20 erakunderen eta BAMeko ikasleen arteko topagune bihurtu da gaur.

Bizkaia Gararekin lankidetzan antolatutako Azoka honen helburua, hezkuntza komunitate osoari Bizkaiko boluntariotzako erakundeek egiten duten lana ezagutarazteko gune bat eskaintzea da, horrela, unibertsitate-prestakuntza eta gizarte-konpromisoa uztartzeko aukerak errazteko.

Goizean zehar ikasleak standetara hurbildu dira eta bertan parte hartu duten erakunde sozialek esku-hartze eremu ezberdinetan egiten duten lana erakutsi dute, parte hartzera eta mundu eta hezkuntza inklusiboago eta solidarioago bat eraikitzera gonbidatuz.

Edizio honetan parte hartu duten erakundeak hauek izan dira:

  • AECC 

  • AHIDA THDA 

  • APNABI 

  • ASEBIER

  • AVIFES 

  • BAKUVA 

  • BIDESARI

  • BIZKAIAGARA 

  • CARITAS 

  • CREANDO FUTUROS 

  • CRUZ ROJA BIZKAIA

  • EGK – Consejo de la Juventud de Euskadi

  • FUNDACIÓN ELLACURIA

  • FUNDACIÓN SINDROME DE DOWN

  • FUNDACIÓN FIDIAS

  • GORABIDE

  • HAZBIDE 

  • ITAKA FUNDAZIOA 

  • KALE DOR KAYIKO 

  • MANOS UNIDAS

 

Azokarekin batera, 1. mailako ikasleek aukera izan dute gizarte-erakunde batzuen zortzi proiektu ikasgelan entzuteko. “INFORMAZIO-PILULA” formatuan aurkeztutako proiektu horiei esker, erakundeok zer egiten duten jakin ahal izan dute, beren hezkuntza-ibilbidearen parte izango den Zerbitzu-ikaskuntza esperientzia non egin aukeratu ahal izateko.

 

Pertsona, hezkuntza, partaidetza, zaintza, justizia, aniztasuna, zaurgarritasuna, lankidetza, talde lana… hitzek oihartzuna izan dute goiz osoan zehar, gure korridoreei kolore eta soinu berezia emanez… elkartasunaren eta konpromisoaren kolorea.

 



Latest Articles